Gipuzkoa autokarabana bidez
Gipuzkoa autokarabanaz
- AZPEITIA – HONDARRIBIA 8 ETAPATAN
- 1. etapa: Azpeitia
AZPEITIA – HONDARRIBIA 8 ETAPATAN. 1. etapa: Azpeitia

1. etapa: AZPEITIA

2. etapa : Zumaia

3. etapa: Getaria

4. etapa: Zarautz

5. etapa: Orio

6. etapa: Donostia

7. etapa: Pasaia

8. etapa: Hondarribia
Gipuzkoa autokarabanaz
1. etapa: Azpeitia
1. ETAPA: AZPEITIA

Azpeitiaz hitz egitea Urola bailaraz hitz egitea da. Ezagutu ezazu Gipuzkoako bihotza, sartu ñabarduraz betetako haran batean, non bertan natura da protagonista. Bilbo, Gasteiz edo Donostia hiriburuen erdian aurkitu dezakegu Gipuzkoa barnekaldeko paradisu naturaletako bat, ain zuzen ere Azpeitia inguruan.
Izarraitz mendiaren magalean Erlo (1.026 m) gailurrarekin, Urola ibaiaren haranean, Azpeitia dago, Gipuzkoako udalerririk handienetakoa.
Bere alde zaharrean, San Sebastian eliza topatuko dugu, Antxieta jauregiaren ondoan, hau errege Katolikoen musikari, Juan de Antxietaren aginduz eraikia izan zen, estilo mudejarrarean edota Enparan dorretxea bezalako eraikinak aurkitu ditzakegu.
Azpeitian eta bere inguruetan, jendea, kultura, historia eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dugu. Azpeitia eta Azkoitia artean, Loiolako santutegia topatuko dugu, Gipuzkoako zaindari San Ignacio de Loiolaren jaiotoki eta basilikarekin.
AZPEITIAN IKUSI ETA DISFRUTATZEKO TOKIAK, EUSKAL HERRIA
Turismo kulturala:
- Loiolako Santutegia
- Antxieta jauregia
- Enparan dorretxea
- Trenaren museoa
Gastronomia:
- Jai-Alai jatetxea: menu eskaintza zabala, terraza eta kanpokaldeko espazio atseginarekin.
- Larrañaga hotel-jatetxea: parrilan espezializatuak lokal goxo eta bereziarekin. Terraza zabala kanpokaldean.
- Mendizabal erretegia
- Berdie taberna: plater konbinatuak, errazioak, bokatak, pintxoak …
- Beste jatetxe batzuk Azpeitian:
http://azpeitibizi.eus
Inguruan bisitatzeko beste leku batzuk:
Ekainberri: Ekain haitzuloaren erreplika eta haren kobazuloak ezinbesteko bisita dira Zestoako udalerrian.
Festa egutegia:
- San Sebastián (danborrada), urtarrilak 19-20
- Ihauteriak
- Loiolako festak, San José, martxoan
- San Inazioak (herriko festa nagusiak), uztailak 29tik 31ra
- Santiago eguna, uztailak 25
- Santo Tomas, abenduak 21
Senderismoa Azpeitian:
Helbide interesgarriak:
- Euskal Herriko turismo bulego ataria
- Azpeitiko turismo bulegoa
Helbidea: Enparan kalea 18, 20730
Tel: +34 688 87 48 61
Email: turismobulegoa@azpeitia.eus