Gure familia aurkezten dizuegu
Kaixo, Iñigo eta Itziar gara, eta gure familia aurkeztu nahi dizuegu. Azpeitia izeneko herri batetan bizi gara, Urola bailarako bihotzean. Gure lurraldean puntu estrategiko batean bizi gara, gure herritik euskal hiriburuetara iristeko irteera azkarrak bait ditugu, Donosti, Bilbo edo Gasteiz orduerdi ingurura ditugularik.
Autokarabanistak gara eta egunekoarekin deskonektatzeko leku bereziak ezagutuz ihesaldiak egitea gustatzen zaigu.
Autokarabanan bidaiatzeak momentuoro bideak nora eraman gaitzakeen erabakitzeko askatasuna da, inguruan ditugunen lagunarteaz gozatuz, gure familia eta lagunak.
Orain pare bat urte abentura berri honetan sartzea erabaki genuen, famili enpresa txiki bat sortuz eta probatu nahi duen edonori bidaiatzeko modu hontaz gozatzeko aukera eskainiz. Horregatik beti ere zerbitzu profesional eta serio batekin batera, gertuko zerbitzu bat eskaintzen saiatzen gara. Gurekin fidatzen bazara ez zaitugu huts egingo. Zure zain gaude!

Zergatik alokatu Flying autokarabana bat?

Gure bidaia autokarabana batetan planifikatzean normala da galdera eta zalantza batzuk sortzea, nora bidaiatu? ze motatako autokarabana da guretzako onena? nork eskaintzen dit profesionaltasun eta seriotasun maila handiena prezio lehiakor batean?… ohiko galderak dira eta zalantzak sortu ditzakete baina ez gaituzte inolaz ere gehiegi estutu behar. Ez arduratu, zeren Flying autokarabanan zure zalantza guztiak erantzuteko gaude.

Flying-en zure autokarabana aukeratzeko prozesuan lagunduko dizugu, zure aukeraketa onena izan dadin puntu guztiak batera aztertuko ditugu:

  • Gure autokarabana guztiak 2018 eta 2020 urteetan matrikulaturik daude, ibilgailu-flota beti ere berritzeko politika jarraitzen dugularik, horrela gure bezeroek azken belaunaldiko ibilgailuak erabiltzen dituzte. Hauek aldizka taller ofizialetan aztertzen dira, ezer ere utziz ustekabera.

  • Arrisku orotarako asegurua, Europa osoan estaldurarekin, 24 orduko asistentzia, bai ibilgailuarentzat eta baita bertan bidaiatzen duten pertsonentzako ere. Alokatzen diren autokarabanek izaten duten aseguru bereziarekin, legez eskatua eta Flying autokarabana bezalako enpresa serio eta arduratsu batek bakarrik eskeintzen duena.

  • Gure tarifak lehiakorrak dira eta merkatuaren eskaerara egokituak daude.

  • Flying utokarabanak Euskal Herri barruan, geografikoki leku estrategiko batean kokatuta dago, Kantabriako erlaitzera (Cantabria, Asturias, Galicia), edota Rioja, Naparrura eta Castilla-Leon-era joateko konexio azkarrekin, guztiak ibilbide turistiko, kultural, gastronomiko, ardogintza eta batipat itsasoa eta mendiak lotzen diren inguru natural eder askorekin. Gure egoitzatik ordubete baino lehenago 4 aireportu ditugu inguruan eta Frantziako muga 45 minutura, Europa osoko ateak irekitzen dizkigularik.

  • Parkingeko doako zerbitzua zaintzarekin eta egonaldi asegurua barne gure lantoki-basean.
  • 24 orduko arreta zerbitzua, edozein zalantza argitu edo laguntza emateko.
  • Autokarabana eraman/jasotzeko leku eta orduak zuen beharrak kontuan izanik aztertzeko irekita.

Eta GUZTI HAU ZERGATIK? Guretzako berezia zarelako eta zure abentura ahaztezina izan dadin gure esku dauden baliabide guztiak martxan jartzen ditugulako.

Jarri kontaktuan lasai eta galdetu zure zalantza guztiak.

 


Kontaktu datuak
  • 616 341 770 (Itziar)
  • 647 318 486 (Iñigo)
  • info@autocaravanasflying.com
Helbidea
  • Poligono Baiolegitxo 4-A

  • 20730 - Azpeitia
  • Gipuzkoa
Kontaktu datuak
  • 616 341 770 (Itziar)
  • 647 318 486 (Iñigo)
  • info@autocaravanasflying.com
Helbidea
  • Poligono Baiolegitxo 4-A

  • 20730 - Azpeitia
  • Gipuzkoa

Autocaravanas Flying ha sido beneficiaria del Fondo Europeo de Desarrollo Regional cuyo objetivo es mejorar la competitividad de las Pymes y gracias al cual ha puesto en marcha un Plan de Marketing Digital Internacional con el objetivo de mejorar su posicionamiento online en mercados exteriores durante el año 2021. Para ello ha contado con el apoyo del Programa XPANDE DIGITAL de la Cámara de Comercio de Gipuzkoa

© 2020 Flying Autokarabanak - Lege oharra - Sitemapa