Gipuzkoa autokarabana bidez
Gipuzkoa autokarabanaz
- AZPEITIA – HONDARRIBIA 8 ETAPATAN
- 5. etapa: Orio
AZPEITIA – HONDARRIBIA 8 ETAPATAN. 5. etapa: Orio

5. etapa: Orio

6. etapa: Donostia

7. etapa: Pasaia

8. etapa: Hondarribia

1. etapa: AZPEITIA

2. etapa : Zumaia

3. etapa: Getaria

4. etapa: Zarautz
Gipuzkoa autokarabanaz
5. etapa: Orio
5. ETAPA: ORIO

Euskal kostaldean Zarautz eta Donostia artean kokatuta dago Orio, arrantzale herri txikia da, ingurune natural pribilegiatua duena. Alde batetik, Oria itsasadarra hondartzaren ondoko itsasoarekin bat egiten da, barrualderantz begira, kostaldeko mendi berdeak nabarmentzen dira.
Itsasadarra, itsasoa eta mendiak paisaia aberatsa eskaintzen dute, ibilaldi luze eta ederrak eta mota guztietako jarduerak praktikatzeko aukera ematen dutenak: mendi-ibiliak, bizikleta, arrantza bere modalitate guztietan, arrauna, piragua, surfa, windsurfa, igeriketa, parapentea …
Orion, Bariko San Nikolas eliza (XIII mendea) nabarmentzen da. Hondartza handia du Oria ibaia itsasoratzen den lekuan. Kanpina ere espazio horretan kokatua dago.
Bere kaleetan barrena ibilaldi bat egiten badugu, parrillen usain goxoarekin topo egingo dugu, bertako bixigua delarik aurkitu dezakegun plater izarra.
ORION IKUSI ETA DISFRUTATZEKO LEKUAK, EUSKAL HERRIA
Turismo Kulturala:
- San Nicolas de Bari eliza
- Goiko Kale-ko etxeak
Gastronomia:
- Xixario erretegia: familiarteko erretegia, espezialitatea denboraldiko arraina.
- Zaharren babeslekua: bokatak, pintxoak eta razioak.
- San Martin erretegia: itsasora bistak, karta bariatua, biberoa du.
- Katxina jatetxea upategia: naturaren erdian kokatutako erretegia.
Inguruan bisitatzeko beste leku batzuk:
Aia: San Esteban eliza, Pagoetako parke naturala, Agorregiko burdinola eta errota.
Festen egutegia:
- San Pedro jaiak, ekainak 29
- San Nikolas jaiak, abenduak 6
Eta gainera:
Helbide interesgarriak:
- Euskal Herriko turismo bulegoko ataria
- Orioko turismo bulegoa
Helbidea: Iturriaga Jauregia
Kale Nagusia 17, 28010 Orio
Tel.: +34 943 83 55 65
Email: orioturismo@gmail.com

