Gipuzkoa autokarabana bidez
Gipuzkoa autokarabanaz
- AZPEITIA – HONDARRIBIA 8 ETAPATAN
- 3. etapa: Zumaia
AZPEITIA – HONDARRIBIA 8 ETAPATAN. 2. etapa: Zumaia

2. etapa : Zumaia

3. etapa: Getaria

4. etapa: Zarautz

5. etapa: Orio

6. etapa: Donostia

7. etapa: Pasaia

8. etapa: Hondarribia

1. etapa: AZPEITIA
Gipuzkoa autokarabanaz
2. etapa: Zumaia
2. ETAPA: ZUMAIA

Zumaia Urola ibaiaren itsasorako ahoan aurkitzen da, erdi aroko kutsua duelarik.
Zumaian arteak ukitu berezi bat du.
Agian bere bahiagatik, kirol portuagatik, bere ondartzengatik: Itzurungoa, ospetsua ‘Juego de tronos’ filmaren errodajeagatik edo Santiagokoa, non Urola ibaia itsasoratzen den bertan. Edo agian Ignazio Zuloaga margolari ospetsuarekin duen erlazio ixtuagatik.
Bere izena daraman espazio kulturala, turistak bisitatzen dituzten guneetako bat da.
Kantaurira irekita dagoen herri honetan San Pedro eliza, Foronda eta Olazabal jauregi paregabeak edo San Telmo ermita bikaina nabarmentzen dira.
Zumaian, ezin dugu Flysch Deba-Zumaia ibilbide zoragarria aipatu gabe utzi, ondoz ondo kokatutako geruzek, duela 50 milioi urte baino haratago sortutako ibilbidea osatzen dute.
ZUMAIAN IKUSI ETA DISFRUTATZEKO TOKIAK, EUSKAL HERRIA
Turismo kulturala:
- San Pedro Apostoloaren parrokia (S.XIII)
- San Telmoko baseliza
- Geoparkea (flysch)
- Ignacio Zuloagaren kultur espazioa
Gastronomia:
- Bedua jatetxe-erretegia: euskal sukaldea, jatetxea terrazarekin, informala.
- Idoia jatetxea: parrilan espezializatuak. Jatetxea terrazarekin, informala.
- Basusta erretegia: euskal sukalde tradizionala, haragi zein arraina brasan egiten espezializatuak.
- Kraken Food Bar: terraza du. Giro goxoa, informala.
- Jatetxe gehiago Zumaia
Inguruan bisitatzeko beste leku batzuk: bi ondartza polit: Itzurun eta Santiago.
Festen egutegia:
- San Telmo festak, Paskua Igandea baino 8 egun geroago (festa aurreko asteburuan hasten da eta ondorengoan bukatzen da)
- San Pedro festak (herriko festa nagusiak), ekainak 29
- San Bartolome festak, Oikia auzoko festa nagusiak, Zumaian.
Senderismoa Zumaian:
- Zumaiko inguru naturalak oinez nahiz kirol ezberdinak egitera gonbidatzen gaituen milaka txoko ditu. Udaletxeko web orrian herri zein inguruetan egin ditzakegun zenbait ibilbide aurki ditzakegu: oinezko ibilbideak Zumaian.
- ‘Gure Zarautz’ web orriak ere informatzen gaitu senderismo rutak Zumaian
- Wikiloc informazioa
Helbide interesgarriak:
- Euskal Herriko turismo bulego ataria
- Zumaiko turismo bulegoa:
Helbidea: Kantauri plaza 13
Tel.: +943 14 33 96
Email: turismoa@zumaia.eus
https://zumaia.eus/eu/turismoa